OOG BILERA (2020-02-26)

Otsailaren 26an eskola komunitateko ordezkariak urteko bigarren batzarrean bildu ginen.

 

GAIAK:

  1. Aurreko akta irakurri eta onartu.
  2. Eraikin berriaren inguruko informazioa.
  3. Balantze ekonomikoa.
  4. Aurrematrikulazioa.
  5. Norberak lekarkeena: galdera erantzunak.

1. Aurreko akta irakurri eta onartzen da. Patioaren eraldaketari buruz eta HHko parkeko eraldaketari buruz emandako pausoak azaltzen dira.

-DBHko patioari buruz idatzia jaso ondoren udaltzainek erronda egiten jarraitzen dute.

Urtarrilean musika gelan sartu ziren leihoa puskatuta. Hori dela eta, patioa isteko erabakia hartu zen, besteak beste, garbitzaileak ere beldurtuta daudelako.

Bai HH-LH eta baita DBHn ere, zuzendaritzek arratsaldeko 18:30etatik goizeko 8:00ak arte wifia kentzea erabaki zuten.

- LHn frontoi aldean gazteak egoten dira, nahiz eta kanporatu eta ateak itxi, berriro sartzen dira eta kanpoko komuneko atea txikitu dute.

- HHko patioaren eraldaketaren inguruan herriko parkeetara bideratutako 30.000€ ko inbertsioa Egapeko parkerako izango da. “Kimubat” enpresarekin egokitzapenak egin ondoren seguruenik udan hasiko dira lanak. OOGko hainbat gurasok proiektu berria eskuratzea eskatu dute. Beraz, harremanetan jarriko gara udal teknikariarekin eta proiektua lortu bezain pronto familiei pasako diegu.

2. Eraikin berriaren informazioa emateko alkatea, Mikel Pagola, etorri da bilerara. Eman diren pausoak eta falta direnak aipatu ditu.

Aurreko OOGan erabakitakoari jarraituz, bi zuzendaritzek idatziak egin genituen udal arduraduna eta partidu politikoentzat, eraikin berria egin ahal izateko egin beharreko pausuak lehenbailehen emateko eskatuz. Horren ondorioz, prozesua azkartu dela esan daiteke.

Abenduaren 18an udaleko ordezkariek bilera batera deitu gintuzten. Gure eskaerari erantzun nahian egoeraren berri azaldu zitzaigun eta era beran, gure kezka azaldu genien. Alkateak hurrengo OOGra etortzeko asmoa adierazi zigun informazio zabaltzera. Era berean, bi Guraso Elkarterekin otsailaren 7an bildu zen eta jarraipen bilera bat izango dute apirilean.

3. Balantze ekonomikoari dagokionez, guraso batek harridura azaltzen du udalak ikastetxe publikoa izanda diru gutxi jartzen duela adieraziz. 

Bileran zehazten da HH-LHrako diru sarrera gehiago ematen dituela proiektuak aurkezteagatik eta horretaz gain, eskolako mantenua Udalak ere egiten duela (ura, gasa, argindarra, telefonoa,...).

Udaleko ordezkariak adierazten du OOGari helaraziko diola Udalak ikastetxean egindako gastuen erlazioa.

Gainera, aipatzen da HH-LHn atezainaren beharra egonda ere, ez daukagula nahiz eta ikasle kopuruagatik badagokigun. Zuzendaritzak gaia nola bideratu aztertuko du.

DBHko mantenua ikastetxea eta Hezkuntzaren esku dago.

Jangelari dagokionez, guraso batek galdetzen du ea menu aukera ezberdinak (ekologikoa, bertakoa,...) eskaintzen ote diren. 

Bertako sukaldean prestatzen da eta ohiko menuaz aparte, menu bereziak prestatzen dira (zeliakoa, intolerantziak, musulmanak,...) bestelako ikasleentzat menua itxia da. Ausolaguneko arduradunarekin hitz egingo da ea aldaketarik egin daitekeen.

4. Aurrematrikulari dagokionez datuak azaltzen dira:

- 2 urteko gelarako 35 ikasle.

- 3 urteko gelarako ikasle berri bat.

- DBH1. mailarako 46 ikasle.

Matrikulazioa datuak bikainak direla iruditzen zaigu.

5. Norberak lekarkeena:

-HH-LHko gimnasioko lurrari buruz galdetzen da. Berriro altxa da. Udalak zorua konpontzeko 20.000€ko partida onartu duela azaltzen da. Material berriarekin frogatu nahi da, soinketarako eta dantzarako baliagarria dena. Udaran egingo lukete lana.

-Gurasoek, bozketak HH-LH eta DBHkoek elkarrekin egitea posible den galdetzen dute. Gaia beraiek jorratuko dute eta datorren OOGan proposamena aurketuko dute.

-Era berean, DBHko Guraso Elkarteko kideek mugikorraren erabileraren inguruan gaiari berriro eustea proposatzen dute.

18:20ean bukatu da bilera.