kalitatea

Kalitatea Hezkuntzan, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren oniritzia eta babesa duen ikastetxe publikoen sarea da. 2007. urtetik aurrera gara sareko partaide, EAEko beste 60 ikastetxerekin batera, eta,  2010ean lortu genuen  ziurtagiria. Sare lanaren bitartez kudeaketaren eraginkortasuna bermatzeaz gain etengabeko hobekuntza kultura sustatzen dugu.  

Kalitatea Kudeatzeko Sistema (KKS) dugu ezarria, non ikastetxearen antolaketa eta ikastetxean egiten diren jarduera guztiak prozesuetan dauden antolatuta. Sistemaren bizkarrezurra (dokumentu nagusia) Hezkuntza Proiektua da (2017),  bertan baitaude zehaztuta ikastetxearen ikusmira, helburuak eta ildo estrategikoak. Gure kudeaketa sistemaren parte da etengabeko ebaluazioa. Ikas komunitatearen balorazioen bitartez (gogobetetasun inkestak) gure jarduna eta ematen dugun zerbitzua hobetzen eta aberasten dugu. Bestalde, etengabeko formazioa gauzatzen dugu gure profesionalen artean egunerokotasunean berrikuntzak hedatzeko. Sarean lan eginez, praktika onak partekatzen ditugu, bai gure proiektuak beste sare kideei erakutsiz bai besteenak ezagutuz, betiere gure irakas praktika aberasteko helburuarekin. Beraz Kudeaketa aurreratuaren ereduan sakonduz bikaintasuna lortzea da gure erronka.

Egape Ikastola BHIk lortutako “KALITATEA HEZKUNTZAN” ziurtagiria.

 

 

Ziurtagiri honen bitartez Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak  gure hezkuntza komunitateak etengabeko hobekuntzan egindako bidea saritu nahi du, eskola-kudeaketa eta eskola-antolaketa arloan betetako lana agerian jarriz.

2018. urtean hasita, Euskalitekin elkar lanean, Kalitatea Hezkuntzan kudeaketa sistema, Kudeaketa Aurreratua eredurantz egokitzea da helburua. AURRERAKA PROIEKTUA da epe ertainerako ikastetxearen egitasmoa. Beraz, 2018-2019 ikasturtean, autodiagnostikoa egiteari ekin genion eta 2019ko lehen hiruhilean gure lanean dugun konfiantza dela eta, beste urrats bat eman dugu eta Kudeaketa Aurreratuari Diploma jasotzeko bidea egin dugu. 

 

 

Soilik bederatzi eskola publikoak izan gara aurrera pausua eman dugunok. Euskaliten kanpo kontrastea jaso dugu eta kudeaketa aurreratua osatzen duten elementuak garatzeko konpromisoa erakutsi dugunez 2019ko abenduaren 18an, Gasteizko Europa Jauregian ospatu zen  ekitaldian jaso genuen Eusko Jaurlaritzaren Kudeaketa Aurreratuaren Diploma. DBHko zuzendaria den Amaia Amutxastegik Cristina Uriarteren eskutik jaso zuen ziurtagiria.