Bekak

MATERIALA ETA JANGELA: (HH-LH-DBH)

Materiala eta jangelarako banakako dirulaguntzen deialdia argitaratu da.

 

 

ESKOLA GARRAIORAKO BANAKAKO DIRU LAGUNTZAK (2025-2026)

Eskaera datak: abenduaren 10etik 2026eko urtarrilaren 9ra arte.

 

UDAKO ATZERRIKO BEKEN DEIALDIA 2026 – DBH 3. ETA 4. MAILAKO IKASLEENTZAT

Deialdiaren xedea da 532 plazatarako deialdia egitea, hain zuzen ere Erresuma Batuan, Irlandan, Frantzian eta Alemanian bi asteko egonaldia eta ikastaroak egiteko, 2025eko udan. Euskal Autonomia Erkidegoaren funts publikoez finantzatzen diren ikastetxeetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleentzat izango dira plaza horiek.

Derrigorrezkoa da eskatzaileak eskaera egitea. Esteka honetan eskabidea aurkituko duzu, baita deialdiaren inguruko gainerako informazioa ere: https://www.euskadi.eus/hizkuntza-ikastaroak-atzerrian-uda/web01-a3helebi/eu/

Eskabidea egiteko epea: abenduaren 6tik 2026ko urtarrilaren 5era.