PROIEKTU DIGITALA

 

IPDa hezkuntza-baliabide digitalen erabilera bultzatu eta sustatzen duen tresna da, bai irakatsi eta ikasteko prozesuetan, bai ikastetxeko gainerako kudeaketa-prozesuetan, betiere, ikasleen garapen integralean laguntzeko helburuarekin. Horregatik, ikastetxeko proiektuetan integratu den tresna da. Gainera, proiektu honi eskura ditugun baliabide pedagogiko digitalen erabilerari buruzko ikastetxe-ikuspegia ematen diogu. Zentzu honetan, 2022-2023 ikasturtean ikastetxeak bere autodiagnostikotik abiatuta, IPDa diseinatu genuen. Dokumentu honek jasotzen ditu ikatetxeak, bere egoera eta autonomiaren barruan, alor honekin lotutako helburuak eta azken hauek lortzeko aurreikusitako ekintzak. 

IPDa tresna bizia dugu, urterik urtera, egokitu eta berrikusiko duguna, ikastetxearen eta ikasleen beharrei erantzuteko. 

 

HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA BIGARREN HEZKUNTZA