Gure izaera

Baloreak

Zeregina

Ikastetxearen xedea da, familiekin elkarlanean, ikasleei hezkuntza integrala ematea, arlo pertsonalean, akademikoan eta sozialean, aldatzen ari den gizarterako eta bizitzarako prestatzeko, neska eta mutil euskaldun, eleanitz, kritiko, parekide, enpatiko, solidario izan daitezen.

Egape Ikastola Urnietan sustraitutako eskola da, familiekin gertukoa, integratzailea, parte-hartzailea, inklusiboa eta euskalduna; ikasleen arreta pertsonalizatua eta giza-balioak lantzen dituena. Hezkuntza sisteman txertatutako eskola da, proiektu berritzaileetan konprometitua, langileen inplikazioan eta talde lanean oinarrituta.

Urnietan oinarrizko hezkuntza (2-16) publikoa eta laikoa eskaintzen duen eskola bakarra da, herriko bizitzan aktiboki parte hartzen duena, eragile ezberdinekin elkarlanean.

Pertsonak dira eskolaren balio nagusia, pertsonen ilusioa eta pasioaz baliatuz elkarbizitza, hezkidetza,elkartasuna, konfiantza lantzen ditugu, koordinazio eta antolaketa egoki baten bitartez.

Ikastetxearen ikusmira

Urnietako ikastetxe erreferentea izatea, sendoa, herrian sortzen diren hezkuntza-beharrei erantzungo diona eta herriko erakundeekin elkarlanean arituko dena, ikasleei eta familiei kalitatezko hezkuntza integral, berritzaile, inklusibo, eleanitza eta giza-balore unibertsaleetan  oinarritutakoa eskainiz, erreferentzia nagusitzat euskara eta euskal kultura izango dituena.