ORIENTAZIOA


Orientazioa etengabeko laguntza-prozesu sistematikoa da, hezkuntza-jardueran sartzen dena, ikasleei oinarrizko konpetentziak eskuratzeko laguntza emateko asmoz, beren proiektu pertsonalaren eta profesionalaren jabe izan daitezen eta herritartasuna gauzatu dezaten.

EGAPE BHI ikastetxean lotura estua mantentzen dugu ikaslearekin, irakasle nahiz tutorearekin eta baita familiarekin ere (bakarkako elkarrizketak, familia-bilera orokorrak, orientazio saio bereziak…).

Tutoretza Planaren koordinazioa eta jarraipena egiteaz gain, tutorearekin eta irakasleekin batera ikaskuntza zailtasunak hauteman eta aztertzen ditugu, eta ikasle guztiek arrakasta izan dezaten erantzun inklusiboen gaineko aholkularitza ematen dugu. 

Aniztasunari dagokionean, ikasle guztien oinarrizko konpetentzien garapen gorena lortzera bideratutako arreta espezializatua bermatzen dugu. Horrela, ikaslearen hezkuntza premiak asetzeko eta aurrerabide egokia bermatzeko neurri ezberdinak proposatzen ditugu.

Bestalde, ikastetxez kanpoko gizarte-heziketako eta komunitateko eragile eta babesleekiko elkarlana koordinatzen dugu. 

Azkenik, familiei zein ikasleei laguntzen diegu eskola-ibilbidean zehar, eta orientabidea ematen diegu beren gaitasunak eta interesak ahalik eta hobekien gara ditzaten. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaieran Orientazio-Aholkua txostena prestatzen dugu, etorkizun akademikoaren eta profesionalaren gaineko orientabideak zehaztuz. 

 

DBH ONDOREN, ZER?

Gure ikasleei, Ikastolako ibilbide luzea amaitu ondoren, hainbat aukera zabaltzen zaizkie bere formazioan aurrera egiteko. Ikastolako DBHko orientazio mintegiak informazioa ikasleen esku jartzen du.