Garraioa

 

Ikastolak doako garraio zerbitzua eskaintzen du. Horretarako, Hezkuntza Sailak HH eta LHko ikasleentzat autobus bakar bat finantziatzen du. Autobus honek egunero egiten duen ibilbideak jarraian aipatzen diren geltokiak ditu. Goibieta, Ormaxar, Oiarbide, Xoxoka, Bentas, Azkonobieta, Upategi, Irurain eta Ikastola.

Zerbitzu hau erabiltzeko eskubidea eduki ahal izateko, distantzia-baldintzak bete behar dira: 2 km izatea etxetik eskolara. Garraio eskubidea duten ikasleek eskola jangelan prezio murrizketa dute.

Bigarren Hezkuntzan berriz, banakako garraio laguntza ematen da distantzia-baldintzak betetzen badira: DBH 1. eta 2. mailako ikasleentzat diru laguntzak daude baldin eta 2 km baino gehiagora bizi badira eta 3. eta 4. mailako ikasleentzat baldin eta 4 km baino gehiagora bizi badira.