Bidelaguna

 

Azken urteetan ikasleen aniztasunari erantzuteko neurrien artean BIDELAGUNA programa dugu.  

Programa honen bidez, eskola ordutegitik at eta astean bi egunez ordubeteko saiotan, L.H 5etik DBH 2. mailara bitarteko ikasleen behar akademikoei erantzuten zaie, ikasketa prozesuan izan ditzaketen hutsuneak landuz zein ikas ohiturak finkatzen lagunduz.

Bertako begiraleak programaren koordinatzailearekin ikasleen jarraipena egiten du. 

Programaren helburuak honako hauek dira:

  • Eskola-arrakasta indizea eta elkarbizitza hobetzea, ikasleek bere gaitasunei buruz  dituzten itxaropenak hobetuz. 
  • Bereziki babes gutxien duten ikasleei laguntza eta bitartekoak ematea. 
  • Eskolako eguneroko martxan ikasleei sortzen zaizkien zailtasunak gainditu ditzaten laguntzea ikas-teknikak eta ohiturak sustatuz.
  • Familien eta ikastetxeen arteko harremanak hobetzea ikasleen jarraipen zuzena eginez.