EKI proiektua

IBILBIDEA

  • Eskolak emateko metodologia hau DBHn 2013. urtean indarrean jarri genuen eta egun etapa osora zabalduta dago.
  • LHn  2018-2019 ikasturtean 6. mailan EKI ezartzen hasi ginen eta ikasturtez ikasturte beste mailetara zabaltzea da helburua. 
  • Ikaslea edozein bizitza-egoeratan trebea izaten lortzea da jomuga.

 

METODOLOGIA

Metodologia hau Integrazioaren Pedagogian oinarritzen da, hau da, ikasleek gelan aurkezten diren hainbat arazo-egoerei irtenbideak aurkitzen ikasi  behar dute.

 

  • Ikasgelan dinamika aldatu egiten da, hain zuzen, ikasleen parte hartzea, bakarka edo talde kooperatiboetan, egunero bultzatzen dugulako. 
  • Eki Proiektuaren bidez arloko konpetentziaz gain, zehar konpetentziak ere lantzen dira: ikasten eta pentsatzen ikastekoa, hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzekoa, elkarbizitzarako konpetentzia, izaten ikastekoa eta ekimenerako eta ekiteko konpetentzia.
  • Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) erabilera oso garrantzitsua da. LH 5. mailan hasi eta DBH 4. maila bitartean, ikasle bakoitzak uneoro bere ordenagailu pertsonala eskura izaten du. Era berean, liburu digitalaren bitartez arloko edukiak lantzen ditu eta landu behar diren arazo-egoerei aurre egiten die modu digitalean. 
  • Bestalde, EKIk planteatutako hainbat proiektu Ikasketa Zerbitzu bidez garatzen ditugu, ikasleak herri mailako gizarte eragile bilakatuz, besteak beste, “Giza eskubideak eta herritartasuna”, “Kontsumo arduratsua eta birziklaketa”, “Mugikorren bilketa” eta “Tokiko komertzio txikien aldeko kanpaina”.
  • Honek guztiak, ebaluazioan ere aldaketak ekarri ditu, ikasleek ebaluazio irizpideak eta lorpen adierazleak aurretik ezagutzen dituzte eta azken emaitzan bakarkako lanak zein taldekoak kontuan hartzen ditugu.