JANGELA

 

Egape Ikastolak eskaintzen duen zerbitzuetako bat jangela da. Zerbitzu honen garrantziaren adierazle erabiltzaileen kopurua da, HH-LHn 320 ikasle inguru eta DBHn 50 ikasle inguru. Bazkaltiar hauei guztiei beharrezkoa den zerbitzua eskaini ahal izateko zenbait profesionalen laguntza dugu.

                                           

 

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleek Lizardiko eraikinean bazkaltzen dute eta 2 urtekoak Etxeberrin. DBHko ikasleek, berriz, Azkorte kaleko eraikinean. Sukaldariek, begiraleek eta jangelako irakasle arduradunek osatzen dute jangelako lan taldea.

 

                                          

 

Elikagaien hornidura eta menuen diseinua Ausolan enpresaren ardurapean dago eta gure sukaldariek, ikastolan bertan, prestatzen dituzte egunero jakiak. Behar izanez gero, menu bereziak ere prestatzen dira.

 

                                          

                                                         

Egunero geratzen diren bazkaltiarrek 4,60€, noizbehinka geratzen direnak 5,20€ eta garraio eskubidea dutenek 3,20€ ordaintzen dute. Ikasturtero jangelako beka eska daiteke.

Ausolan enpresak webgunea du ikastetxeko menuei buruzko informazio guztia errazago eta azkarrago eskuratzeko: eskolako menua, dieta bereziak, menuen nutrizio-balorazioa, alergenoei buruzko informazioa… https://menuo.ausolan.com/