OTSAILAK 11: EMAKUME ETA NESKA ZIENTZIALARIEN NAZIOARTEKO EGUNA

Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunaren ospakizunaren baitan pasa den astean hasitako jarduera eta ekintzei jarraipena eman diogu aste honetan ere ikastolan.

Ekintza  hauen artean, HHn esperimentu desberdinak egiten aritu gara, ikasleak une horietan zientzialari bilakatuz. Hala nola, arrautza botilan sartu, kortxoa-olioa-harria, ur poltsa zeharkatu puskatu gabe, marrazki magikoa, sumendia eta  tinta ikusezina.
LHn berriz, gela bakoitzak emakume zientzialari baten edo gehiagoren lanketa egin dugu, zientzialari horrek egindako ekarpenetan edo ikertutakoan oinarritutako esperimentuak eta  sakontzeko jarduerak eginez.  Ondoren, ekoiztutako lanekin horma-irudiak sortu ditugu eta ikastolako pasabideetan jarri ditugu ikusgai. 
Honekin batera Emakumeak Zientzian ekimenak antolatu dituen bisita eta tailerretan parte hartu dugu. 6.mailako ikasleok biomaGUNEko sei emakume zientzialarien eskutik tailerra jaso dute eta eurekin bi esperimentu egin dituzte: platanotik ADNa atera dute eta fluido ez newtondarrek nola jokatzen duten aztertu dute. 4. mailako ikasleak aldiz, Informatika fakultatera joan dira eta bertan, informatika ipuin eta magia joko baten bidez: algoritmo kontzeptua landu dute.