OTSAILAK 11, EMAKUME ETA NESKA ZIENTZIALARIEN NAZIOARTEKO EGUNA

Otsailaren 11n Emakume eta Neska zientzialaren Nazioarteko Eguna ospatu zen mundu mailan, Egapen ere aldarrikatu genuen eguna.

Emakumeek eta neskek zientzian sarbide eta partehartze erabatekoa eta berdintasunezkoa izatea lortzeko, Nazio Batuen Batzar Nagusiak, Otsailaren 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izendatzea erabaki zuen 2016an.

Gure helburua geletan zientzian diharduten emakumeen lana ikustaraztea izan da, jarduera zientifiko-teknikoak gizonezkoen kontua direnaren ustea apurtzea eta neskek zientziako ikasketak ere hauta ditzaten sustatzea.

Ikastolako Bigarren Hezkuntzako Hezkidetza taldeak “Txoko moreak” hornitzeaz gain hainbat bideo proposatu zizkigun emakume zientzialarien presentzia eta etorkizunaren inguruan hausnarketa egiteko.

https://www.youtube.com/watch?v=lFn8oT4RleY

https://www.youtube.com/watch?v=RYhf0iVENBA

https://www.youtube.com/watch?v=f7iBxiip8To

Bestalde,   Lehen Hezkuntzako Hezkidetzako arduradunak lan proposamena luzatu zien HH eta LHko maila guztietako tutoreei. Proposatutako jarduera otsailaren 1a eta 11 bitartean burutu zen eta horma-irudi haundi bat osatu zen gela guztietan egindako lanekin. Lehen Hezkuntzako gela bakoitzari emakume zientzialari bat egokitu zitzaion. Gelan emakume horren lanketa egin zen eta ondoren, horma-irudi bat osatu zen. Horma-irudiaren formatua eta bertan txertatu nahi zena librea izan zen, gela bakoitzak erabaki zuen nola egin. Ikastolako  pasabideetan  geletako lan guztiak jarri ziren horma-irudi handiak osatuz osatuz.

Aukeratutako emakume zientzialariek hauek izan ziren:

LH1: Lise Meitner eta Mary Jacson.

LH2: Sophie Germain, Maria Josefa Molera Mayo eta Ada Byron.

LH3: Margarita Salas Falgueras eta Chien Shiung Wu.

LH4: Elizabeth Blackwell eta Hedy Lamarr.

LH5A: Ada Lovelace Katalin KarikoĢ, Maribel Arriortua Markaida, Dorothy Crowfoot Hodgkin, Katherine Johnson eta Rachel Carso

LH5B: Emmy Noether.

LH6: Ikasle bakoitzeko zientzialari bat.

Haur Hezkuntzan, berriz, ikasleak zientzialari bihurtu ziren eta geletan hainbat esperimentu egin zituzten.