IKASLEEN PARTEHARTZEA

 

Ikasleen protagonismoa eta parte hartzea sustatzeko asmoarekin eta irakaskuntza prozesuaren ardatz ikaslea bilakatu nahian ikasleen lan taldeak sortzen ditugu. Honela, proiektu ezberdinen testuinguruan ikasleen proposamenak, iritziak eta ekimenak kontuan hartzeaz gain, ikasleei ikastetxearekiko atxikimendua  eta pertenentzia sentimendua sendotzen saiatzen gara.

 

EUSLIDERRAK

Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea (AEK) eta Urnietako Udalaren laguntzarekin, Egape Ikastolan DBH 3. mailan “Eusliderrak” ikasleen taldea osatu eta berritzen dugu ikasturtero eta 4. mailaren amaieran bere lana amaitzen da hurrengo taldeari txanda emanez. 

“Eusliderrak” taldearen xedeak euskararekiko jarrera positiboak lantzea, eraldaketa sustatzea, portaera berriak sortzea eta hizkuntza-lidergoa indartzea dira, besteak beste.


 
          

2022-2023 ikasturteko Euslider taldea

                                      

 

2021-2022 ikasturteko 1. mailako Elkarbizitza zirkukuak taldea

 .    

 ELKARBIZITZA ZIRKULUAK

Elkarbizitza Zirkulua gelako eta ikastetxeko elkarbizitza hobetze arren ikasleen partaidetza aktiboa sustatzen duen egitura egonkorra da. Berdinen arteko laguntzan oinarritzen da egitura mota hau.

Gela bakoitzeko lau ikasle izendatu dira ikasle laguntzaile bezala. Ikasle laguntzaile horiek gelakideek aukeratu dituzte, bizikidetza positiboaren alde egiteko egokienak diren ikaskideak aukeratzen laguntzeko ariketa batzuk egin ondoren. Ikasturtean zehar hainbatetan, irakasleen Bizikidetza Batzordearekin elkartu eta koordinatzen gara, gelakideon harremanak hobetzeko asmoz.

 
BATERA GARA

Batera Gara Taldeak hezkidetza-eskola baten alde lan egiten du, gure eskola, berdintasunean eta berdintasunerako hezten duena izan dadin, errespetuan, bizikidetzan, gatazka-ebazpenean eta indarkeriarik ezean hezten duena.

Taldearen ahalegina berdinen eta desberdinen arteko harremanak sustatzea da eta eskolan antolatzen ditugun aldarrikapen egunetarako jarduerak proposatzea eta aurrera eramatea.


 
         

2023-2024 ikasturteko Batera Gara taldea

 

2022-2023 ikasturteko Ostadar taldea.
    

OSTADAR TALDEA

Ikasleen Ingurumen Batzordea osatzen dugu Agenda 30eko eskolako koordinatzaileen gidaritzapean ingurumenaren aldeko ekimenetan parte hartzeko.

Ikasle hauen ardurak izaten dira: ingurumen-jarduerak prestatzea, gainerako ikasleei informazioa helaraztea, egin beharreko lanak azaltzea, kideak motibatu eta taldea gidatzea. Era berean, ikasturte bukaeran,  ikastolan edo herri mailan egindako lanketa Eskolarteko foroan eta Udal foroan aurkezten dituzte.

 
 

GELAKO ORDEZKARIEN TALDEA

Ikastetxeko AIAri erreparatuz eta beti ere ikasleen partaidetza bultzatu nahian, taldeko nahiz mailako ikasle ordezkariak aukeratzen dira eta ikasle ordezkarien taldea osatzen da ikasturte hasieran. 

Ikasle ordezkariel bere taldearen iritziak eta proiposamenak jasotzen dituzte eta zuzendariarekin biltzen dira haien berri emateko ikasturtean bitan gutxienez. Eskaerak bidezkoak badira zuzendaritzaren aldetik betetzen saiatzen dira.

         .

 

             IKASBIDAIAREN PRESTAKETA TALDEAK

Ikasbidaia finantziatzeko lau urteko plangintza prestatua dugu. Urtez urte ekintza desberdinak egiten ditugu dirua eskuratzeko. 

Azken urtean, 4. mailako ikasleen artean batzorde desberdinak antolatzen dira urteko ekintzak bideratzeko. Ekintza horietako bakoitza diru etekina lortzeko helburuarekin antolatzen da eta taldeek kudeaketan parte hartzen dute.