ORAINGOAN OLATUA IRITSI ZAIGU DBH-RA!

Azken bi astetan koronabirusaren eragina pairatzen ari gara.

Eguberritako oporren bueltan, ikastolako egunerokotasuna aldatu zaigu. DBH 1 eta 2. mailetan hainbat ikasle COVID 19an positibo izan dira. Positibo kopurua txikia izan arren, harreman zuzena izateagatik ikasle mordoska konfinatuta geratu zaizkigu etxean.

Positibo bat gertatzen den bakoitzean, ikastola Osakidetzako gure erreferentearekin harremanetan jartzen da eta haiek eskatutako informazioa ematen diegu (gelako, hautazko arloetako eta jangelako kokapenak). Osakidetzako rastreadorea, berriz, positibo izan den ikaslearekin harremanetan jartzen da eta informazioa jasotzen du (jolasgaraikoa, eskolaz kanpokoa, asteburukoa…). Informazio guzti honekin rastreadoreak harreman zuzenak nortzuk diren erabakitzen du eta ikastola jakinaren gainean jartzen du.

Une honetan Ikastola familiarekin harremanetan jartzen da egoera zein den azalduz eta ikasleak etxean konfinatu behar direla adieraziz. Momentu horretan ikaslea restreadorearen deiaren zain geratzen da eta berak agindutakoa jarraitu behar du.

Ikasleak ikasturtearen hasieratik plangintza ez-presentzialaren berri izan duenez, jakin badaki, egoera honetan nola jokatu behar duen eskolak etxetik jasotzeko. Hori dela eta, ikastolako ordutegi bera errespetatuz, lanean hasi beharko du konfinatuta dagoen lehen egunetik.

Eskolan erabiltzen dituen baliabide berdinak erabiliko ditu etxetik ere, chromebook propioa, drive aplikazioa, classroom, egape-alexia plataforma, posta elektronikoa, formularioak, pptak… irakaslearen azalpenak, aldiz, etxetik bideo-konferentzia bidez jasotzen ditu. Modu honetan eguneroko erritmoari jarraitzeko aukera eskaintzen diogu ikasleari. Orokorrean, ikasleak ongi erantzuten dute denon esfortzua eta saiakerari esker.

Bestalde, hainbat irakasle ere kutsatuak izan dira, baina lan prebentzioko teknikarien erabakiaren arabera, ez dute eraginik izan beste irakasle, ikasle eta langileengan.

Zorionez, gainera, konfinatutako guztiak osasuntsu daude.