NOLA EGIN AURRE BELDURRARI? MISTERIOA ETA EUSKARA LAGUN

DBH 4. mailako ikasleek bi orduko tailerra izan dute Fernando Morillo idazle eta esperientzi handiko dinamizatzailearekin.

 

Jarduera honen helburuetako bat beldurrak dakarren blokeoari aurre egiten laguntzea da. Beldurrei loturiko misterio-istorio batzuk erabili dira abiapuntu gisa baina umorea eta jolasa izan dira nagusi ikasleekin burutu den jarduera honetan. Helburua une emotibo interesgarria sortzea izan da non ikasleek, entzuteaz gain, beren buruaz, beren esperientziez, beren beldurrez hitz egin duten. Honela, beldurrak azaleratu eta ikasleen autoestimua piztu nahi izan da; errespetua, kooperazioa, albokoarekin konektatzea… lortzeaz gain.

Jarduera honetan beldurrekin aritzean, ikasleek jolasaren barruan egin dute euskaraz. Jarduerak gure helburu nagusietako batekin egiten du bat, hain zuzen ere euskararen erabilera sustatzearekin.

Jarduera aberatsa da, hainbat konpetentzia eta hezkuntza-tresna jorratzen dituelako: emozioak, autoestimua, aniztasuna, inklusibitatea, arreta, adiskidetasuna, ahozkotasuna, geure burua ezagutzea eta oztopoak gainditzen joatea, talde-kohesioa… eta  baita euskara ere.