MUSIKA MINTEGIA ANTTON JAUREGIREN ESKUTIK

Esperientzi handiko Egapeko irakasle honek urteak daramatza Lasarteko Berritzeguneko Musika Mintegia zuzentzen.

2001. urtean, ikastetxe eta irakasleei Prestakuntza eta Berrikuntzan laguntzeko, “Berritzeguneak” izeneko zentroak sortu ziren. Gipuzkoan sei Berritzegune daude eta horietako bat da Lasartekoa. Laurogeitahamarreko hamarkadan  hezkuntza sistemak izandako aldaketak, tutore eta espezialisten arteko bereizketa ekarri zuen. Ordurarte tutorea izaten bazen gai guztiak irakasten zituena; aurrerantzean musika, ingelesa, heziketa fisikoa eta laguntza taldeko espezializazioak sortu ziren.

Irakaslegoaren etengabeko prestakuntza eta eguneratzea oso garrantzitsuak dira Hezkuntza sistemarentzat eta multzo horren barruan, nola ez, musikaren  irakaskuntza daukagu. Lasarteko berritzegunean hilean behin, inguruko ikastetxeetako hamalau musika irakasle elkartzen dira eta arduraduna, Egape ikastolako musika irakaslea da, Antton Jauregi. Berak dion bezala “musika irakasleok ezin dugu, tutoreek egin dezaketen moduan, egunerokotasuneko jardueran sortzen zaizkigun kezkak, zalantzak inorekin partekatu. Hori dela eta, musika irakasleek beharrezkoa dugu foro bat, musika mintegia hain zuzen, geure jardunaz hitzegin, eztabaidatu, materiala sortu eta etengabeko prestakuntza egiteko”.

Musika mintegietan elkarrren arteko “elikadura” da nagusi; Orff, Dalcroze eta Willems bezalako musika metodologiak ezagutu eta lantzen dira.  Sarean dauden berrikuntzak ere aztertu eta partekatzen dira, Kurrikuluma eta programazioen inguruan hitzegiten da… Azken finean, guztion esperientziak ezagutarazteko foro garrantzitsu bat dela esan dezakegu.

Musikaren ikaskuntza garrantzitsua da hezkuntza sisteman, gu guztion bizitzako ezinbesteko bidelaguna dugu, jaiotzen garenetik hiltzen garenerarte.  

 ” Musika da arterik zuzenena, belarritik sartu eta bihotzera doa”

Magdalena Martinez