IKASTOLAKO ORDEZKAPENAREN ERABERRITZE-PROZESOA ESKOLA KONTSEILUAN (OOG). FAMILIEN HAUTAGAIEN AURKEZPENA.

Hezkuntza Sailak dagoeneko plazaratu du ikastetxe publikoetako Ordezkapen Organo Gorenak (OOG) partzialki eraberritzeko arautegia.

 

Sarritan aipatu dugu OOGak duen garrantzia, Ikastolaren antolaketa eta funtzionamenduarekin zerikusia duten gaiak aztertzen baitira eta baita erabaki garrantzitsuak hartu ere. Beraz, familien ordezkapena ziurtatzea ezinbestekoa da eskolako erabakietan zuen iritzia kontuan hartzeko.

Hezkuntza Sailak emandako argibideen arabera eta ikastetxeko Hauteskunde Batzordeak hartutako erabakiarekin bat, hautagaiak aurkezteko duzuen epea urriaren 19tik 28rakoa da.

Inork bere burua aurkezteko interesik badu, idatzi dezala ikastetxeko helbidera edo Ikastolako Zuzendaritzarekin harremanetan jar dadila. PARTE HARTU!!!

Aurrerantzean prozesu honi buruzko informazioa ematen jarraituko dugu.