FAMILIEI ZUZENDUTAKO FORMAZIOA

Otsailaren 3an, datorren asteazkenean, “KOMUNIKAZIO ESTRATEGIAK ETA GATAZKEN EBAZPENA” gaiaren inguruko formazioa eskainiko da familientzat Lekaion 17:00etatik 18:30era.

 

Egape Ikastolan familien formazioari berebiziko garrantzia ematen diogu. Guztioi elkarlanean, seme-alaben, ikasleen heziketa integralari modu eraginkorrean erantzuteko baliabideak eskuratzea lagungarria zaigu. Horregatik, ikasturte honetarako, HH-LH eta DBHko familientzat honako plangintza antolatu genuen.


 

JARDUERA

ARDURADUNAK

NON - NOIZ

SARE SOZIALAK EGOKI ERABIL DAITEZKE?

Baikara

(hizkuntza:euskara)

Urriak 28, 17:00-19:00

Lekaion

DROGOMENPEKOTASUNAREN PREBENTZIOA (DBHko familientzat)

Agipad

Abenduak 9

17:00etan Lekaion

KOMUNIKAZIO ESTRATEGIAK ETA GATAZKEN EBAZPENA

Baikara

(hizkuntza: gaztelania)

Otsailak 3, 17:00-18:30 Lekaion

NOLA LAGUNDU GURE SEME-ALABEI EMOZIOAK ADIERAZTEN ETA FUSTRAZIOA JASATEN

Baikara

(hizkuntza: euskara)

Apirilak 14,17:00-18:30 Lekaion

 

Lehenengo hitzaldia pandemia egoera zela eta bertan behera utzi behar izan genuen. Bigarrena ere ez zen egin, oraingoan bost familiek soilik interesa agertu zutelako eta gutxieneko kopurua eskatzen zitzaigulako formazioa aurrera eraman ahal izateko.

Otsailaren 3an, datorren asteazkenean, “KOMUNIKAZIO ESTRATEGIAK ETA GATAZKEN EBAZPENA” gaiaren inguruko formazioa eskainiko da. Hitzaldia arratsaldeko 17:00etatik 18:30era bitartean egingo da Lekaion. 

“KOMUNIKAZIO ESTRATEGIAK ETA GATAZKEN EBAZPENA”

Helburuak: 

  • Seme-alabekin hitz egiteko eta hauek entzunak sentitzeko gakoak bereganatzea.
  • Komunikazio ez bortitza egunerokotasunaren parte gisa bizitzea.
  • Familian suertatutako gatazken ebazpenean trebatzea.

Gaitasunak:

  • Ahozko eta ez- ahozko komunikazioaren aztertzea, familian komunikazio ez bortitza oinarri izanik.
  • Komunikaziorako oztopatzaile eta laguntzaileak identifikatzearen beharra.
  • Komunikaziorako estrategiak: Entzute Aktibo eta Enpatikoa, Komunikazio Asertiboa eta NI mezuak. 
  • Familian suertatutako gatazken aurrean negoziazioaren sustatzea. 
  • Familiaren elkarbizitza zein ongizaterako, guraso eta seme-alaben artean akordioak izatearen onurak. 
  • Familia erantzunkidetasuna, genero berdintasuna areagotuz.

Zuen beharrak eta interesak asetuak izan daitezen, parte hartzera animatzen zaituztegu.