“BOTILA BETE” ERRONKA

Hainbat geletan eraman da aurrera euskara sustatzeko jarduera hau.

Hizkuntzaren ezagutza, erabilera eta erabiltzeko motibazioa sustatu eta lantzeko funtsezko euskarria da eskola. Hortaz, ikasturte guztietan Hizkuntza Normalizazioko Plana (HNP) idazten du ikastetxeak. Bertako eragile guztiak, irakasleak, gurasoak, ikasleak, administraziozko langileak, alegia dira Hizkuntza Normalizazioko Proiektuaren helburu.

Arestian aipatutako helburua lortze aldera, eskolak HNPko urteko planean hiruhilabete bakoitzerako euskararen erabilera indartzeko motibaziozko erronka bat aurrera eramaten du. Azken hilabetean, “botila bete” erronka burutu da. Zertan datza?

Ur botila handi bat ikasgelan jarri, hustuta eta barruan plastikozko pilota bat duena. Euskara erabiltzeko ahalegina egin behar dute. Egunero denon artean baloratuko eta erabakiko da ura bota edo ez. Botila betetzean, erronka hasi aurretik ikasleek adostutako saritxo bat izango dute.