Bi urtez behin irakasleei ikastetxearekiko gogobetetasunaren inguruan galdetegia egiten zaie. Aurtengo emaitzak pozik utzi gaituzte.
Egape ikastola BHIn Kalitate sisteman ezarrita dugun moduan, ikasturtero eta sistematikoki eskola komunitateko kide guztiek eskolako eremu ezberdinak baloratzeko aukera dute. Honela zuzendaritzak kideen iritziak eta hobetzeko proposamenak jasotzen ditugu eta gure esku dagoen heinean etengabe hobetzen saiatzen gara.
Balorazio gehienak ikasturtero egiten badira ere, ikastetxearekiko gogobetetasuna bi urtez behin egiten da. Iaz, familiek osatu zuten eta galdetegiaren emaitzak korreoz bidaltzeaz gain, astero argitaratzen dugun EGAPETIK boletinean ere argitaratu genituen. Aurten, irakasleen txanda izan da eta hauek egindako balorazioak eta iritziak erakusten ditugu jarraian.
Dakizuen moduan balorazioak asetasun-maila gutxiagotik gehiagora, 1-4 puntu bitartean egiten ditugu eta indarguneak eta hobetzeko proposamenak ere eskatzen ditugu. Irakasleen %96ak erantzun dio galdetegiari.
1. |
Ikasleen arteko elkarbizitza maila |
3 |
|
2. |
Lankideen arteko elkarbizitza maila |
3,6 |
|
3. |
Estamentu ezberdinen arteko elkarbizitza maila (ikasleak-langileak, eskola-familiak..) |
|
3,2 |
4. |
Irakasleen arteko talde lana |
3,4 |
|
5. |
Ikastetxeak parte hartzeko ematen duen aukera |
3,6 |
|
6. |
Ikastetxearen lerro pedagogikoa |
3,6 |
|
7. |
Ikastetxeak hobekuntzaren alde egiten duen ahalegina |
3,6 |
|
8. |
Ikastetxearen informazio-politika |
3,7 |
|
9. |
Ikastetxe bezala ematen dugun irudia |
3,5 |
|
10. |
Zuzendaritzaren jokaera eta inplikazio-maila ikastetxean |
3,8 |
|
11. |
Ikastetxearen antolaketa: ordutegiak, bilerak, koordinazioa, gelak... |
3,3 |
|
12. |
Ikastetxearen instalazioak eta hornidura |
2 |
|
13. |
Ikastetxearekin orokorrean duzun asebetetze-maila |
3,6 |
Ikastetxearen indarguneak:
Hobetzeko proposamenak:
Zuzendaritzaren hausnarketa eta ondorioak:
Irakasleriak ikastetxearekiko duen asetasun maila oso ona da maila askotan: irakasleen artean sortzen den harremana, giroa, Hezkuntza proiektuarekiko inplikazio maila, komunikazioa…
Lan giroan nabarmentzen da talde lana, elkar errespetua eta laguntza emateko jarrera.
Antolaketari dagokionez koordinaziorako eta elkarlanerako eskaintzen den aukera goraipatzen da. Baita ikasleei egiten zaien jarraipena ere.
Metodologiari dagokionean dugun IKT maila altuari egiten zaio erreferentzia, baita burutzen ditugun metodologia aurreratuei ere edota proiektu bitartez lan egiteko aukerari ere. Proiektu eta metodologia aldetik modu bateratuan aritzeak duen balioa azpimarratzen da eta lerro pedagogikoa garbia, landua eta kontrastatua izatea.
Bestalde, barne zein kanpoko komunikazioan, gardentasuna eta konfiantza aipatzen dira indargune gisa, irakasle eta zuzendaritzaren arteko komunikazio maila altua izatea eta informazio eta lana oso ondo partekatu eta lantzeko aukera eskaintzea. Ildo beretik, ikasle eta familiekin dagoen komunikazio maila goraipatzen da.
Hobetzeko proposamenetan eraikina eta espazio egokiak aipatzen dira; honen inguruan datorren ikasturtean ere Udalarekin eta Hezkuntzarekin harremanetan jarraituko dugu eta gure esku dagoena egiteko konpromezua hartzen dugu.
Honekin batera, beste hobetzekoak ere datorren ikasturteko IUPan (Ikatetxearen Urteko Plana) jasoko ditugu. Hala nola, hainbeste kezkatzen gaituen euskararen erabilera maila (aurten aztertzen hasitakoari jarraituz) eta patioaren erabilera.
Bestetik, saiatuko gara ikasleen jarraipena egiteko ziklo bilera gehiago programatzen eta baita orientatzaileak tutoreekin dituen bilerak asteazkenetan ez jartzen, barne formazioa egiten dugun egunak. Eta proiektu berdinekin jarraitzeko asmoa dugunez berrietan sartu gabe, ea saturazio-sentsazioa xamurtzeko gai garen.