Gure helburuetako bat familiek ikastetxearekiko dituzten itxaropenak betetzen ahalegintzea da. Helburua zein neurritan betetzen ari garen jakiteko martxoan inkesta bat bidali genien familiei.
Egape Ikastola Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bultzatzen duen Kalitatea Hezkuntzan proiektuko sarekidea da. Helburu nagusienetako bat ikasleek eta familiek Ikastetxean jarritako itxaropenak betetzen ahalegintzea da, horretarako zerbitzu egokiena eskainiz. Honen ildotik martxoan, aipatutako helburu hori zein neurritan betetzen ari garen jakiteko familien asebetetasun maila ezagutzeko inkesta bat bidali zitzaien familiei ikastetxean lantzen ditugun hainbat arloren inguruan balorazioa egiteko.
54 erantzun jaso dira guztira, gutxigora behera familien herena, eta hona hemen familiek egindako balorazioak. Balorazioak 1etik 4ra puntuatu dira: 1, eskasa; 2, nahikoa; 3, ona; 4, oso ona.
|
DBH1 |
DBH2 |
DBH3 |
DBH4 |
DBH |
Jasotako erantzunen %koa mailaka: |
% 24,5 |
% 22,6 |
% 28,3 |
% 26,4 |
|
Zuen seme/alabak jasotzen duen irakaskuntza eta formazioa |
2,9 |
2,8 |
2,7 |
2,9 |
2,8 |
Zuen seme/alabak arazoak dituenean jasotzen duen laguntza |
2,8 |
2,9 |
3,0 |
3,1 |
2,9 |
Tutorearekin duzuen harremana eta berarengandik jasotzen duzuen arreta eta informazioa |
3,6 |
3,3 |
3,1 |
3,3 |
3,3
|
Zuen seme/alabak eta gurasoek hainbat unetan jasotzen duzuen orientazioa (DBH hasterakoan, ikasgaiak aukeratzerakoan, DBH bukatzerakoan, etab.) |
2,8 |
2,8 |
2,7 |
2,9 |
2,8
|
Baloratu ikastetxeak baloreak lantzen egiten duen saiakera (hezkidetza, elkarbizitza, osasun ohiturak...) |
3,0 |
2,8 |
3,1 |
2,9 |
2,9 |
Baloratu ikastetxeak euskara eta euskal kulturaren transmisioan egiten duen lana. |
3,2 |
3,2 |
3,0 |
3,4 |
3,2 |
Ikasleek egiten dituzten irteerei buruzko iritzia. |
2,7 |
3,3 |
3,2 |
3,1 |
3,0 |
Baloratu irakasle-ikasle eta familien arteko harremana. |
2,9 |
3,2 |
3,1 |
3,2 |
3,1 |
Ikastetxearekin harremanetan jarri nahi duzunean lortzen duzun arreta (idazkaritzarekin, zuzendaritzarekin, irakasleekin,...) |
3,5 |
3,4 |
3,5 |
3,6 |
3,5 |
Ikastetxetik jasotzen duzuen informazio ezberdina (txostenak, eskutitzak, boletinak, bilerak…). |
3,5 |
3,3 |
3,3 |
3,4 |
3,4 |
Ikastolak web orria, albistegi digitala, Facebook, Twitter... bidez zabaltzen duen informazioa. |
2,8 |
2,7 |
3,0 |
3,1 |
2,9 |
Zuzendaritzaren lana, zuekiko duen arreta, eta berarekin duzuen harremana |
3,1 |
2,8 |
2,9 |
3,4 |
3,0
|
Ikastetxeko baliabideei buruz duzuen iritzia (baliabide informatikoak, altzariak...) |
2,0 |
2,1 |
2,0 |
2,4 |
2,1 |
Jantokiaren funtzionamendua (bakarrik erabiltzen dutenek erantzuteko). |
2,3 |
3,0 |
3,0 |
3,5 |
2,9 |
Eskolaz kanpoko ekintzen (marrazketa, dantza…) antolaketa eta funtzionamendua. |
2,8 |
3,5 |
3,5 |
3,3 |
3,3 |
Oro har ikastetxeari buruz duzuen iritzia. |
3,0 |
2,8 |
2,7 |
2,8 |
2,8 |
BATAZBESTEKO PUNTUAZIOA
|
2,99 |
Jarraian laburbilduta eskaintzen ditugu jaso ditugun iradozikunak. Multzoka sailkatu ditugu eta parentesi artean dagoen zenbakiak iritzi berdina idatzi duten pertsona kopurua adierazten du.
Ikastolaren balioak
Hobetu beharrekoak:
Iradokizunak:
Eskerrak eman nahi dizkiegu galdetegia erantzun duten familiei, agertu duten interesagatik eta bere iritzia emateko hartutako denboragatik. Esan beharra daukagu ere, familien partaidetza eskasak kezkatzen gaituela, gutxi gorabehera, herenak erantzun baitu galdetegia.
Bestetik, jakinarazi nahi dizuegu jasotako proposamenak eta iradokizunak aztertzen ari garela eta ahal den neurrian betetzen saiatuko garela.