Gure helburuetako bat familiek ikastetxearekiko dituzten itxaropenak betetzen ahalegintzea da. Helburua zein neurritan betetzen ari garen jakiteko martxoan inkesta bat bidali genien familiei.
Egape Ikastola Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bultzatzen duen Kalitatea Hezkuntza proiektuko sarekidea da. Helburu nagusienetako bat ikasleek eta familiek Ikastetxean jarritako itxaropenak betetzen ahalegintzea da, horretarako zerbitzu egokiena eskainiz. Honen ildotik martxoan, aipatutako helburu hori zein neurritan betetzen ari den jakiteko familien asebetetasun maila ezagutzeko inkesta bat bidali zitzaizuen ikastetxean lantzen ditugun hainbat arloren inguruan balorazioa egiteko.
59 erantzun jaso dira guztira, eta hona hemen familiek egindako balorazioak. Balorazioak 1etik 4ra puntuatu dira: 1, eskasa; 2, nahikoa; 3, ona; 4, oso ona.
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Jarraian laburbilduta eskaintzen dizkizuegu zuen partetik jaso ditugun iradozikunak. Multzoka sailkatu ditugu, batzuk askotan errepikatu dira eta beste batzuk, aldiz, behin bakarrik. Hala ere denak garrantzitsuak dira!
Ikastetxearen balioen inguruan:
Ikastola : txikia, lasaia eta bertan lan egiten duten pertsonak baloratuak izan dira. Familiek jasotzen duten informazioa orokorrean.
Harremanak: ikasleak gustura egotea, giro ona, tutoreekin konfiantza edozer arazoez hitz egiteko. Ikasle, irakasle eta familien arteko harreman onak eta konfiantzazkoak. Tutoreek familiekin dituzten harremanak, komunikazioa eta arreta zuzena, segurtasuna eskainiz.
Gertutasuna: Irakasleek familiekiko eta ikasleekiko duten gertutasuna. Tutore eta zuzendaritzaren hurbiltasuna eta familiekiko erakusten duen gertutasuna. Edozein zalantza argitzeko prestutasuna eta edozein momentuan eskura egotea.
Ikasketen jarraipena: ikasleei egiten zaien jarraipena eta familiek ikasleen ibilbidean jasotzen duen informazioa. Tutorearen eta irakasleen rola behar bezala betetzea. Inika aplikazioaren erabilera.
Ildo pedagogikoa: Hezkuntza berrikuntzekiko interesa eta jarrera. Hezkuntza proiektua. Metodologia. Heziketa. Baloreak eta formazioa.
Covid 19: Iaz, itxialdian, klaseak ez eteteko egindako ahalegina. Irakasleen ahalegina eta egindako lanak ikasturtea aurrera ateratzeko. Aurten, irakasleek eta zuzendaritzak ikasleekiko izan duten inplikazioa, batez ere konfinatuak egon diren ikasleekin.
Hobetu beharrekoak:
Instalazioak. Eraikina irisgarria. Eraikina zaharra.
Zerbitzuak: Jangelako menuak eta elikagaien kalitatea. Goizeko autobus zerbitzua. Ordutegi jarraia.
Metodologia: Ikasten erakustea. Proiektu gehiago egitea. Arte hezkuntza kritiko bat bultzatzea, neurozientziaren azken ikerketak (ikasten ikasteko estrategiak) ikasleei erakustea. Euskal kultura indartu (abeslariak, idazleak…). Euskararen erabilera.
Ikasleei begira: Diziplina. Laguntza gehiago beharra duten ikasleentzat. DBH 4. Mailako orientazioa. Ikasleak motibatu. Berdintasuna. Patioan jolastu ahal izatea eta aukera ezberdinak izatea. Mobila debekatu. Konfinamendu egoeran on-line saio gehiago eta ikasleen kontrola areagotu.
Ebaluazioa: Konpetentzien ebaluazioa familiei transmititzea. Ebaluazio bukaeran notak jarri ordez, azterketa bakoitzaren berri eman inika bidez. Pertsonalizazio eta exijentzia maila handiagoa. Ikasleen jarraipena. Familiekin egiten diren bilerak motz geratzen dira.
Harremana: Ikasle eta familiekiko harremana. Irakasleen inplikazioa. DBH 2. mailako lan giro eskasa eta errespetu faltak. Familien gelako ordezkariak.
Komunikazioa: Eskolan balioen inguruan lantzen dena komunikatu.