2020-2021 IKASTURTEAREN HASIERARAKO JARDUKETA-PROTOKOLO OSAGARRIA ETA IKASTETXEETAN COVID-19 KASUAK AGERTZEN DIRENERAKO JARDUNBIDEAK

FAMILIENTZAKO DEKALOGOA

1. Haurrek ezin dute ikastolara joan sukarra (>37ºC) badute.

2. Pertsona bakarra joango da ikastolara ikaslearen lagun, eskola-egunaren hasieran edo amaieran, eta, ahal den neurrian, pertsona bera izango da beti.

3. Laguntzaile hauek ikastolara sartu ahal izateko, aldez aurretik hitzordua jarri beharko dute edo horretarako baimena izan beharko dute.

4. Laguntzaileak ezin izango dira inguruan geratu, taldekatzeak eratuz.

5. Haur guztiek izan beharko dute beren musukoa, eskola-egunean erabiltzeko higiene-baldintzak bermatuko dituena.

6. Familiak lankidetzan arituko dira ikastetxeak oinarrizko higiene-ohiturak babesteko eta errazteko helarazitako jarraibideekin, hala nola: -ikastolako seinaleak errespetatzea -musukoa erabiltzea -eskuak garbitzea -aretoak aireztatzea -bizikidetza-talde egonkorreko kide izatea. 

7. Ikasle batek sintomak baditu ikastolan, familiari jakinaraziko zaio; beraz, kontakturako beharrezkotzat jotzen diren telefono zenbakiak eman beharko dira (bat baino gehiago ematea gomendatzen da). 

8. Ikasleak sintomak baditu etxean, familiak tutorea jakinaren gainean edukiko du eta aldaketa esanguratsuak jakinaraziko dizkio.

9. Familiak, ikasleak ikastolatik kanpo egiten dituen eskolaz kanpoko jarduerei buruzko informazioa emango dio ikastetxeari, trazabilitate-arrazoiengatik eskatzen bazaio.

10. Ikasleen gurasoek edo tutoreek eremu emozionalari buruz egoki deritzoten informazio guztia helaraziko diote beren semearen edo alabaren tutoreari, eremu horretan COVID-19 testuinguruari lotutako gabezia/zailtasunen bat aurreikusten denean.

 

ATAL BERRIA WEB ORRIAN:

Covid-19arekin lotutako dokumentazioa web orrian esku-eskura duzue, sortu berri dugun COVID-19 atalean. Bertan aurkituko dituzue Ikastolako kontingentzia planak eta egunez egun etengabe berritzen ari garen dokumentazio guztia.