EGAPEKO ZAPIAK

Lepoan zapia jantzita Egape egunean.

Ikastolako jaialdia, EGAPE EGUNA, datorren ekainaren 14ean ospatuko dugu. Egun horren harira, aurten ere, lepoko zapiak jarri ditugu salgai. Beraz, irudian duzuen lepoko zapiren bat eskuratu nahi baduzue, zuzendaritzatik pasa edo tutoreari eskatu (5 € zapi bakoitza). 

Ateratzen den dirua jaialdirako gastuak ordaintzeko erabiliko da. Beraz, familia guztia, zapia lepoan duzuela festa giroan murgiltzera animatzen zaituztegu.