OOG 3. BILERA EGIN DUGU EKAINEAN

Ekainaren 14an ikasturteko azken 3. bileran elkartu ginen ikastolako ordezkariak.

Azken OOG bileran nagusiki hiru gai izan genituen hizpide: 2023-2024 ikasturterako egutegiaren bozketa eta onarpena, mugikorren erabilera bigarren hezkuntzan eta egape eguna edota ikasturte amaierako jaialdia.

2023-2024 ikasturteko egutegiaren bozketa eta onarpena:

Bi proposamen aurkeztu eta aztertu eta gero datorren ikasturterako egutegia bozkatu eta aukeratu zen. 

  1. Proposamena:  9 bozka
  • Kurtso hasiera: irailak 7         
  • Azken eguna: ekainak 21
  • Herriko jai egunak: irailak 29 eta 30
  • Zubiak: urriak 13, abenduak 7
  • Gabonak: azken eguna abenduak 21
  • Inauteriak: otsailak 9 eta 12

     2. Proposamena: 22 bozka

  • Kurtso hasiera: irailak 7
  • Azken eguna: ekainak 21
  • Herriko jai egunak: irailak 29 eta 30
  • Zubiak: urriak 13, abenduak 7 eta maiatzak 2 eta 3. 
  • Gabonak: azken eguna abenduak 22
  • Inauteriak: otsailak 12

      3. Boto zuriak: 2

Beraz, 2. proposamenaren egutegia onartzen da.

Mugikorren erabilera :

LH 6. mailako guraso talde bat DBHko zuzendariarekin jarri da harremanetan mugikorren erabileraren inguruko araudiaren aldaketa eskatzeko. Duela hamar bat urtetik, bigarren hezkuntzako jolasgaraietan mugikorra erabili dezakete ikasleek, eguerdian jangelatik ateratzen direnean eta baita erabilera didaktikorako irakasleak baimenduta ere. 2019ko azaroko OOGan mugikorraren erabilera debekatzeko proposamena aurkeztu arren ez zen araudiaren aldaketa aurrera atera. Araudia aldatzeko DBHko OOGan hartu behar da erabakia eta oraingoan ere, beste behin, gaia OOGko bilerara eraman da. 

Bigarren Hezkuntzako familien ordezkariek LHko 6. mailakoen idatzia irakurri zen. Bertan, laburbilduz, mugikorren erabilerarekin ikasleak jolasgaraian sozializatu ordez isolatzen direla aipatzen da, ikasleen zaurgarritasuna areagotzeko arriskua ere egon daitekeela eta gainera inguruko ikastetxeetan  debekatua dagoela erabilera. Honek irakasleen jarraipen handiagoa dakarrela aipatzen da, eta gurasoak ere jarraipen honekin bat egiteko prest daudela. Bestalde, DBH osoan debekua jartzea zaila ikusten bada gutxienez 1. eta 2. mailetan soilik debekatzea eskatzen da

Bigarren Hezkuntzako irakasle taldeak gaiaren inguruko hausnarketa egina du. Irakasleek debekuaren kudeaketan ikusten dute zailtasuna, arau-hausteek eta hauen ohartarazpenen dinamikan sartzeak ikasle-irakasleen arteko harremana eta giroa nahastea ekarriko duelako. Jolasgaraian dagoen errealitateaz galdetzen da; gaur egun ikasle batzuk pin-ponean jolasten dira, beste batzuk saskibaloian eta beste batzuk futbolean. Gainontzekoak taldetxoetan hizketan edota mobilarekin ikusten dira. Azken urteetan patioaren eraldaketaren inguruan ikasleekin elkarlanean lanketa egin bada ere ohiturak ez dira aldatzen.

Familien ordezkariek Iritzi ezberdinak mahai gaineratu zituzten: guraso batek gailuen jabetzaren inguruan hausnartzen du eta irakasleek mugikorra konfiskatzeko eskumena duten zalantzan jartzen du, irakasleak gailuak konfiskatzea eta jasotzea izugarrizko ardura dela ere aipatzen du. Beste guraso batek, gurasoen arduran jartzen du azpimarra eta etxetik mugikorrak eskolara ez eramatearen erabakian, irmoak izan behar direla aipatzen du. Beste batek, seme/alabak mugikorra eskolara eramatea behar bat dela azaltzen du. Aipatzen du mugikorretan “guraso kontrola” jarri daitekeela eta mugikorren erabilera baldintzatu daitekeela, adibidez datuen erabilera baldintzatuz. Beste guraso batek, debeku kontzeptuaren inguruan hausnarketa egin behar dela aipatzen du. Debekua kontzeptua negatiboa dela aipatzen du eta eskola “Mugikorrik gabeko espazio” bezela izendatu beharko litzatekeela aipatzen du. Bileran egin diren hausnarketak, eskaera egin duten LH6.mailako  gurasoekin partekatzea eskatzen da. Norberak bere iritzia partekatu ostean, idatzian eskatzen zen araua aldatzea bozkatu zen. Bozketan DBHko ordezkariek soilik hartu dute parte. Bozkak zenbatu ostean, araudia aldatzearen alde azaldu dira 4 bozka; 10 kontra eta 4 txuri. Beraz, araudiak bere horretan jarraituko du. 

Egape Eguna:

Ikasturte amaierako jaialdiaren egitaraua azaldu  zen eta jaialdiaren ostean, berau baloratzeko balorazioa galdetegia jasoko zutela. Jasotako balorazioak kontuan izanda, datozen urteetarako hobekuntzak aztertuko dira. 

Bilerari amaiera eman aurretik, udaleko ordezkariak hartu zuen hitza, bere partehartzearen amaiera zela jakinaraziz. Honekin eman zitzaion amaiera, aurtengo 3. OOG bilerari.