OLENTZERO ETA MARI DOMINGI IKASTOLAN

Mari Domingi abenduaren 13an etorri zen eta Olentzero 18an.

Abenduaren 13an, urtero bezala, Mari Domingik lau urteko haurrei egin zien bisita ikastolan eta Olentzerorentzat haurrek prestatutako eskutitzak jaso zituen.

Abenduaren 18an Olentzeroren txanda izan zen. Lehendabizi Etxeberrira joan zen eta han Haurreskolako eta 2 urteko ikasleei egin zien bisita. Ondoren Lizardira etorri eta Haur Hezkuntzako haurrekin berriketan egon zen. Beti bezala umeen urduritasuna eta gozamena besgi bistakoak ziren.

Honetaz gain,  abenduaren 23an, Egape Dantza Elkarteak antolatuta, Mari Domingi eta Olentzero Urnietako kaleetatik ibiliko dira eta San Juan plazako Santa Leokadia ermitan haurren eskutitzak jasoko dituzte.

Urte berri on guztioi!