EGAPE DANTZA TALDEKO EMANALDIAK

Ikasturte amaierarekin batera hasi dira Egape Dantza Taldeko emanaldiak.

Ikasturte amaiera iritsi dela eta egun hauetan Egape Dantza Taldeko emanaldi ugariz gozatu ahal izan dugu.

Maiatzaren 24an, Gazte Festetako txupinazoaren ostean, DBHko dantzariek San Juan plazan ikuskizun eder bat eskaini ziguten. Maiatzaren 25ean, larunbatarekin, “Urnieta Dantzan” jaialdian, kalez kale aritu ziren gure dantzari guztiak eta ikastolako futbol zelaian emanaldi nagusia eskaini zuten. Jaialdi honetan Usurbilgo Orbeldi taldea gonbidatua izan zen eta 120 dantzari inguru ikusteko aukera izan zuten bertara hurbildu ziren dantzazaleek. Edu Muruamendiarazen zuzendaritzapean ikasturtean zehar landutako koreografiak eskaini zizkiguten.

Maiatzaren 29an dantzari txikien ikuskizunak Sarobe bete zuen eta datorren ekainaren 16an, “Egape Bidaiak” izeneko ikuskizuna izango dugu bi taldeen eskutik: 18:30ean Helduen taldea eta 19:30ean Gazteen taldea.

Herriko dantzazale guztiak gonbidatuta zaudete emanaldi hauetaz gozatzera.