DBH 1. MAILAKO IKASLE ETA TUTOREEN ARTEKO HARREMANAK SENDOTZEN

Pandemia aurreko ohitura onak berreskuratzen hasi gara. Berriz ere gure ikasleekin motxilak eta zakuak hartu eta egonaldi zoragarriak egiteari ekin diogu.

Urriaren 13 eta 14an, DBH 1. mailako ikasleek bi eguneko irteera izan dute beraien tutoreekin. Irteera honen helburua taldekideen arteko kohesioa eta elkarbizitza suspertzea izaten da eta horretarako, IrriSarri Land Abentura Parkera joan dira. Parke hau, Nafarroako Bortziriak eskualdeko Igantzi herrian kokatua dago, Urnietatik 48 kilometroetara. 

Ikasle hauek, Egapeko hiru irakasleren ardurapean eta bertako hezitzaileen laguntzarekin, hainbat jarduera burutu dituzte. Lehenengo egunean, bi ekintza berezi egin zituzten: arborismoa goizean eta tirolina arratsaldean. Gauean, parranda txiki bat egin zuten bertako diskogelan. Bigarren egunean, berriz, interpretazio ibilbidea eta disc-golf jardueretan parte hartu dute. Azken honetan, disko hegalari batekin (frisbee) hainbat saskiz osatutako ibilbidea osatu behar izan dute. 

Esperientzia berriak bizituz, naturaz gozatuz eta lagun artean une dibertigarriak bizitzeko aukera paregabea izan dugu egun hauetan!