BONBOI ETA POLBOROI GOZO-GOZOAK DASTATZEKO AUKERA PAREGABEA

DBH 4. mailako ikasleek aurreko urteetan bezalaxe, ikasturte amaierako ikasbidaia ordaintzeko kanpaina abian jarri dute.

Ohiturari jarraituz eta pandemiaren neurri zorrotzak xamurtu zaizkigun honetan, DBH 4.mailako ikasleek ikasturte amaierako ikasbidaia prestatzen hasi dira. Bidaia ordaintzeko eta familiei kostua xamurtze aldera, bonboiak eta polboroiak salgai jarri dituzte ikastolako familia guztien eskura. Postre goxo hauen aukera denoi zabaltzeko asmoz,  azukrerik gabeko surtidoak eta glutenik gabeko kutxatilak ere baditugu.

Gure gaztetxoen ekimenari erantzun egokia ematera animatu!!!