EGUNEKO ZENTRORA BISITA

Pasa den astean LH 6. mailako ikasleak Eguneko Zentroan izan ginen.

Komunitaterako proiektuaren baitan eguneko zentrora joan ginen aiton-amonekin mahai-jolasetan aritzera. Goiz pasa ederra egin genuen kartetara, oka-jolasera eta partxisera jolastuz. Primeran pasa genuen, eta beraiek ere gustura egon zirela adierazi ziguten. Harrera oso ona egin ziguten bertan zeuden adinekoek, eta guk pozez jaso genituen.