ZIENTZIAREN INGURUAN JARDUERA GEHIAGO 6. MAILAN

Ikaslegoaren artean zientzia eta teknologia sustatzen jarraitzeko asmoarekin bi emakume zientzialari izan genituen 6. mailako geletan.

Otsailaren hasieran lau ikasle ohi gonbidatu genituen 3. zikloko geletara teknologia eta zientziaren inguruan egiten ari diren ikasketak eta beraien esperientzia unibertsitatean azaltzera ikasleei.

Otsailaren 11n, ikastolako etapa guztietan “Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna” ospatu genuen etapa bakoitzari egokitutako jarduera desberdinak aurrera eramanez.

Honen ildoan, otsailaren 26an bi emakume zientzialari izan genituen, berriro LH6. mailan, gaur egun egiten ari diren ikerketen berri ikasleei emateko.

Maddalen Otaegi, biokimikako, ikasketak egin ondoren, BioDonostian ari da doktoretza egiten gibeleko minbiziaren inguran ikerketak eginez.

Maider Ugaldek, kimika ikasi ondoren, Txilen egin zuen Erasmusa eta gaur egun EHUn egiten ari da doktoretza minbizian eragiten duten nanopartikulen inguruan.

Ikasleen artean, nesken artean batez ere, zientzia eta teknologiarako bokazioak sustatu nahi dira jarduera hauekin. Horretarako sentsibilizazio eta orientazioko ekintzak egiten ditugu, ikerketa, zientzia eta teknologia arloetako emakume ikasle eta profesionalen eskutik.

Hurbileko emakumezko teknologo eta zientzialari erreferente berriak eman nahi diegu gure ikasleei.

Teknologiako eta zientziako ikasketen inguruan sentsibilizatu eta haietara bideratu nahi ditugu gure hainbat neska-mutil eta emakumezko zientzialari eta teknologoak ikusgai bihurtzea ere helburu bat da ikastolarentzat.