ZERGATIK GREBA?

Hezkuntza Publikoko irakasleak grebara deituak izan gara.

Urtarriletik hona Hezkuntza Publikoko irakasleak 3 greba-deialdi izan ditugu, guztira 9 egun. Grebara deituak, zergatik? GURE IKASLEENGATIK. Izan ere, gure eskaera Hezkuntza publikoko ikasle eta irakasleen hobe beharrei begira egiten dugu:

1- RATIOAK JAITSI 
Ikasle gutxiago gelako, ikasleei zerbitzu hobeagoa eman ahal izateko.
2- LANGILEAK FINKATU
Europar Batasunak %8ko interinitatea agintzen du eta gu %50ean gaude.
3- BUROKRAZIA GUTXIAGO
Burokrazia gora doa eta horrek ikasleak artatzea eta klaseak prestatzea zailtzen du. 
4- EUSKARA INDARTU
Ganorazko euskarazko plana eta ikasleen erabilera eta ezagutza handitzeko.
5- JUBILAZIOAK ERREZTU
Adinagatiko murrizketak baldintzarik gabe eta jubilazio adina ez igo.
6- ORDEZKOEN BALDINTZAK HOBETU
Uztaileko ordainsaria berreskuratu eta oporraldian ordezkoen kontratuak ez moztu.
7-BALIABIDE PERTSONAL GEHIAGO 
Psikologo gehiago eskoletan ikasleon eta irakasleon osasun mentala ganoraz artatzeko.
8- LAN HITZARMENA BERRITU
2010etik berriztu gabe dagoen lan-hitzarmena berriztu eta betetzeko konpromisua hartu.
9- SEGREGAZIOA EKIDIN
Ikastetxe publiko eta kontzertatuen artean banaketa orekatu eta justua egitea.
10- PUBLIKOA BERRITU
Jaiotza-tasak ekarriko dituen ondorioen aurrean irakaskuntza publikoa lehenetsi.

Honegatik guztiagatik, eskatzen duguna lortu bitartean, astelehen eta ostiraletan elkarretaratzeak egingo ditugu Egape Ikastolako atarian.