XV URNIETA DANTZAN

Egape Dantza Taldeak herriko plazak dantzaz bete zituen larunbatean.

Ikasturte honetan, covidaren ondorioz, Egape Dantza Taldeko entseguek gora-behera handiak izan dituzte baina lortu dugu dantza eskolak eskaintzea LH4. mailatik aurrera.

Hau dela eta ekainaren 5ean, larunbatarekin, Egape Dantza Elkarteak “XV URNIETA DANTZAN” antolatu zuen eta parte hartu zuten LH4. mailatik gorako dantzari guztiek.

Emanaldiak Urnietako lau plazatan eskaini ziren eta emanaldi nagusirik ez zen antolatu pertsonen pilaketak ekiditzeagatik.

Plazido Muxika Plazan LH4, 5 eta 6. mailako dantzariek dantzatu zuten.

San Joan Plazan Gazteen eta Helduen taldeek.

Etxeberri Plazan DBH1 eta 2 mailetako dantzariak ikusteko aukera izan genuen.

Azkenik Zaldundegi Plazan DBH3, 4 eta Batxilergoko dantzariek eskaini zituzten prestatutako koreografiak.

Jaialdi xume bezain eder eskaini zuen Egape Dantza Taldeak.