XIV. URNIETA DANTZAN

ETXETIK... PLAZARA lelopean eskaini zuen Egape Dantza Taldeak “Urnieta Dantzan” ekitaldia maiatzaren 31n.

Aurten Gazte Festen ordez, kultur jarduerak antolatu ziren Urnietan aurreko asteburuan, besteak beste, Egape Dantza Taldeak hainbat koreografia eskaini zituen herriko plazetan ETXETIK… PLAZARA lelopean.

Gure Dantzari Txiki egunak aurten ez ditu kaleak eta plazak jendez lepo bete eta dantzari txikiak dantzan ikusteko aukerarik ez dugu izan baina dantzari gazte eta helduek emanaldi politak eskaini zituzten Urnietako hainbat plazetan.

Horretaz gain itxialdian Egapeko dantza taldeek sortutako koreografiak Facebooken zabaldu ziren.

Musika eta dantza ikuskizunak izan ziren kultura bizirik dagoela erakusleihoak.

Itxialdian sortutako koreografien bideoak Egape Dantza Taldeko facebooken dituzue.