TINKOK ESKAINITAKO FILMA: KOKO OIHANEAN

Hiru urteko ikasleek filma ikusi zuten gelako arbel digitalean.

Ikasturte honetan TINKOk eskaintzen dituen filmak ikastolan bertan ikusi behar ditugu geletan ditugun arbel digitaletan. Oraingo honetan, joan den astean 3 urteko haurrek “Koko oihanean” ikusi zuten.

Hona hemen filmaren  laburpen motza:

“Su dragoiak eta gourmet dragoiak elkarrekin oporretan joatekoak dira lehen aldiz, bi tribuen arteko adiskidetasun harremanak sendotzeko. Koko su dragoi txikia eta Oskar gourmet dragoia, berriz, etsita daude beren lagunik onenari, Matilda arantzurdeari, ez diotelako eurekin bidaian joaten uzten, dragoia ez delako. Hala ba, Matilda udalekura eramango dituen itsasontziaren barruan ezkutatzea erabaki dute. Beren bizitzako oporrik onenak izango dira hauek!”.