SANTA AGEDA BEZPERA EGAPE IKASTOLAN

Egape Ikastolan ia-ia bere sorreratik hasi eta gaur egun arte, Santa Ageda bezperan kopla kantari ibili izan gara baserriz baserri eta herrian zehar.

 

Ikastola beti euskara eta euskal kultura eta ohituren zaindari izan denez, ohitura hau ere gure ikasleei gerturatu izan die.

Urtez urte otsailaren 4an baserritarrez jantzi, makilak hartu eta kantari ibili gara Santa Agedaren istorioa kontatuz eta makilez lurra astinduz bere lozorrotik esna dadin udaberria datorrela ohartarazteko.