SANTA AGEDA BEZPERA DEGU…

Otsailaren 4an, Santa Ageda bezpera, koplak entzun ziren Egape ikastolan.

LH6. mailako neska-mutilek, otsailaren 4an, konzertu motz bat eskaini zuten Lehen Hezkuntzako futbol zelaian 3 urtetik hasi eta 5. maila bitarteko ikasle guztientzat.

Ezin izan zuten, beste urtetan egin duten modura, kalez kale ibili Urnietan zehar baina Santa Ageda egunaren bezpera zela gogorarazteko koplak abestu zituzten beste ikasleentzat.

Futbol zelaiko harmailetan eta alboetan kokatu ziren gela guztiak eta 6. mailako neska-mutilek hain ezagunak ditugun koplak abestu zizkiguten makilekin lurra esnatzen saiatzen ziren bitartean.