SAN BLAS OPILAK 4 URTEKO GELETAN

Pasa den ostiralean, San Blas eguna izanik, egun horretan ohikoak diren opilak prestatu zituzten 4 urteko geletan.

San Blas egunean, otsailaren 3an, 4 urteko ikasleok San Blas opila prestatu genuen. Opila egiteko beharrezko orea gelan prestatu ondoren jangelako labera eraman genituen gure opilak. Orea egiteko kilo 1 irin, 450 gr azukre, legami sobre bat, 8 arraultza, 130 gr gurin eta anis tanta batzuk behar izan genituen. Osagai guztiak ondo ondo nahastu ondoren San Blas opilak sortu genituen. Labean 25 minutuz eduki ostean Glas azukrearekin prestatutako merengeaz apaindu genituen. 
Batzuk momentuan bertan jan zituzten egindako opilak, besteek ordea, etxekoei gorde zizkieten. Batzuen ustez, opil hau janez gero, eztarriko minik gabe pasako omen dugu urte guztia, ea horrela den eta osasuntsu igarotzen dugun urtea.