PLASTIKORIK GABEKO ASTEA

Azaroak 23tik 27ra Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea ospatu dugu.

Aste honen helburu nagusia gizartearen sentsibilizazioa lantzeko ekintzak burutzea da eta horretarako erakunde, enpresa eta elkarteek jarduera ezberdinak bultzatzeko aukera dute. Cristina Enea Fundazioatik "Plastikorik gabeko Astea" ekintzan parte hartzea proposatu digute. Urrats erraz batzuen bidez, astebetez ikastolan sortzen diren ontzi eta plastikoak murrizteko aukera izan dugu eta honekin batera ikasle zein familien sentsibilizazioa lantzeko aukera ere. Europa mailan edozein ikastetxek parte har dezake eta horregatik bat egin dugu proiektu honekin.

LHko geletan hainbat jarduera eraman dira aurrera eta ikasle zein irakaslek ikusi dute gure egunerokotasunean posible dela erabiltzen dugun plastikoa murriztea.