PIKLER MATERIAL BERRIA 2 URTEKO GELETAN

2 urteko ikasleen gelak mugimendu librerako materialarekin hornitzen hasi gara.

Haurrak kofidantza eta autoestima irabazi dezan ezinbestekoa du mugimendu librea; horretarako eta garapen psikomotorea sustatze aldera,  Emmi Piklerren materialez hornitu ditugu Haur Hezkuntzako 2 urteko gelak. Modu honetan eta mugimendua libreari behar bezalako garrantzia emanda, etorkizunean, besteak beste, irakurketa-idazketarekin eta prozesu matematikoekin lotutako trebetasunak eskuratzen lagunduko zaie, oreka, lateralitatea, goiko eta beheko gorputz-adarren koordinazioa eta muskulu-tonikotasunaren garapenari esker. 

Hauetariko material batzurekin, mugimendu librean aritzeko gela martxan jarri dugu 2 urteko ikasleentzat. Ikasleak zoratzen daude beraien beharretara egokitutako txoko berri honekin.