“PERTSONA ZEIN KIDEEN ARTEKO HARREMAN OSASUNTSUAK” FORMAZIOA FAMILIENTZAT

Urtarrilaren 22an, arratsaldeko 17:00etatik 18:30ak bitarte “Pertsona zein kideen arteko harreman osasuntsuak” inguruko formazioa antolatu dugu Egapeko familientzat Lekaion

Urtarrilaren 22an, asteazkenean, arratsaldeko 17:00etatik 18:30ak bitarte “Pertsona zein kideen arteko harreman osasuntsuak” inguruko formazio saioa burutuko da EGAPEko familientzat Lekaioko areto nagusian. Baikara Guraso elkarteen federazioak eskainitako hitzaldia da. Formazio saio hau euskaraz izango da.

Enpatiaren garrantzia, generoa eta aniztasuna harremanetan, adiskidetasuna, kideen arteko gatazkak, nola sustatu familiatik berdintasunezko harremanak eskolan, Eskola Jazarpena... izango dira hitzaldian hizpide.

Gaia guztiontzat interesgarria eta garrantzitsua izango delakoan, bertan parte hartzera animatzen zaituztegu.