PARKE ANTZERKIA EGAPEXOUREN ESKUTIK

Egapexou antzerki taldeak emanaldi berria prestatu du ikasturte honetan.

Joxe Mari Berasategik zuzentzen duen Egapexou antzerki taldeak obra berria prestatu du haurrentzat: “Tsunami Euskaraldia”.

Parke antzerki hau azaroaren 29an estreinatuko da 12:00etan Berrasoetako parkean, eta eguraldi txarrarekin Egapeko frontoian.

Beraz, animatu zaitezte eta zuen seme-alabekin joan emanaldiaz gozatzera.