PALEOLITOAREN TAUPADAK

Asteartean, otsailaren 18an, DBH 1. mailako ikasleek irteera bat egin zuten Geografia eta Historia ikasgaiaren barruan eta Ekainberriko (Zestoa) kobazuloetara joan ziren.

Goiz horretako gure abentura txikia hasi zen kobazuloetako atera eramango gintuen Sastarrain haraneko bidea hartzearen bidez. 20 minutuko paseoa izan zen non bertako paisaia ikusteko abagunea izan genuen; pentsatuz, orain dela 13.000 urte ingurune hori erabat elurtuta egongo zela. 

Kobazulo barnean, Kantauri isurialdean hobekien mantendu diren hainbat margolan mirestu genituen. Ez da benetako kobazuloa, bere erreplika baizik; baina, detailerik ez zaio falta. Erreplikaren barruko lasaitasunak ulertzera eraman gintuen zergatik gure arbasoek bizitoki hauek hautatu zituzten. Gainera, margolan batzuen errealismoa ikaragarria zen; bereziki, zaldi batzuena.

Kobazulotik aterata, gure ikasleek lantzak hartu eta inguruko animaliak  ehizatzeari ekin zieten. Ikasle batzuk ehizaren teknikaren inguruan benetako abilezia erakutsi zuten. Goiz horretan, goserik ez genuen pasa behintzat!

Irteera honen helburua Paleolitoko ezaugarriak gertutik ezagutzea zen; hain urrun dugun garaia, oraindik ere geure inguruan bizirik jarraitzen duelako topatutako aztarnei esker. Irteera, klasean ebaluazio honetan landutako Historiaurrea gaiarekin lotu dugu.

Argazki guztiak ikusteko egin klik HEMEN.