Bizikasi

 

 

Bizikasi “Elkarbizitza positiborako eskola-jazarpenaren aurkako ekimena” da. Elkarbizitza positiboa hobetzea eta ikasleengan gaitasun prosozialen garapena sustatzera bideratua dago. Jazarpen-kasu posibleen prebentzioa eta hautemate goiztiarra dira esku-hartze honen oinarria, baita kaltetutako harremanak berrezartzea ere.

Etapa bakoitzak bere BAT taldea du. HH-LHn zuzendaria, aholkularia, Hezkidetzako arduraduna eta kasuan kasuko tutorea den irakaslearekin osatua dago. DBHn berriz, zuzendaria, orientatzailea, ikasketa burua eta kasuan kasuko tutorea den irakasleek osatzen dute eta Elkarbizitza Batzordearekin lanean dihardu.

 

 

Bizikasi ekimenak hiru mailatan eragiten du:

1.   MAILA: PROBENTZIOTIK PREBENTZIORA

  • Hezkuntza komunitateko eragile guztiak sentsibilizatzeari eta kontzientziari ekitea, prestakuntzaren bidez.
  • Talde dinamizatzaileak (BAT taldea), jazarpen kasuak konpontzeko eta ikastetxeko bizikidetza positiborako prozesuak bideratzea Elkarbizitza Batzordearekin.
  • Metodologia eta antolaketari buruzko erabakiak hartzea ikastetxean bizikidetza positiboa sustatzeko.
  • Ikasleen pertsona arteko harremanen kalitatea ezagutzeko aukera emango duten komunikazio-kanalak zehaztea eta jazarpen-kasu posibleak hautemateko eta ebaluatzeko estrategiak sendotzea.

2.   MAILA: JAZARPENAREN AURREKO ESKU-HARTZEA

  • Arrisku-faktoreak identifikatzea eta tratu txarren susmoa dagoenean esku hartzea.
  • Eskola jazarpen kasuak deuseztatzeko esku hartzea.

3.   MAILA: ESKOLA JAZARPENAREN AURKAKO EKIMENAREN EBALUAZIOA ETA JARRAIPENA

  • Ekimenaren ebaluazioa eta jarraipena egitea garatzen diren alor guztietan.