ORIENTAZIO EKINTZA PAGOETAN

5. mailako ikasleak Pagoetan izan ginen astelehenean.

Gorputz Hezkuntzako saioetan orientazioa landu dugula aprobetxatuz, Pagoetako parke naturalera joan ginen astelehenean, ekainaren 3an, ikasitako guztia praktikan jartzera. Bertara iritsi, mapak lortu eta balizak bilatzen hasi ginen. Ez zen lan makala izan, Egape ikastola oso ongi ezagutzen baitugu, baina Pagoetan zentzumen guztiak adi adi jarri eta baliza dexente bilatzea lortu genuen! Oso goiz polita pasa genuen!