OLENTZEROAK, JAIOTZAK ETA POSTALAK

Aurten ere, Udalak antolatuta, gure ikasleek Olentzeroak, Jaiotzak eta postalak egin dituzte.

 

Ikasleek egindako artelanak ikusgai jarri ditugu antzerki aretoan.

Erakusketa aurten ez dago irekita familientzat, bai ordea ikasle eta irakasleentzat. Haur guztiek aukera izan dute lagunen lanak ikusteko baita beraiek egindakoak ere.

Hainbat lan herriko dendetan jarriko dira eta besteak abenduaren 21ean egile bakoitzak bere etxera eramango ditu.