OLENTZERO ETA MARI DOMINGIREN BISITA

Abenduaren 18an Mari Domingi eta Olentzeroren bisita izango dugu ikastolan.

Mari Domingik eta Olentzerok eskutitz bat idatzi diete Urnietako haur guztiei (2 urtetik hasita 3. mailara arte) aurten bere   astotxoarekin batera Gabon Gauean ez direla Santa Leokadiako  ermitara  joango  esateko.

Pena, bai, baina  ez  dute  jende  pilaketarik  sortu  nahi, festetan  Mielak  egin  zuen  bezala,  ez  zela  Marizulotik  jaitsi!

Birus maltzurrari  aurre  egiteko  bere  modua  da, jende  pilaketarik  ez egotea!

Hala ere ikastolara etorriko dira abenduaren 18an eta bisita egingo diete Etxeberriko 2 urteko haurrei.

Jarraian Lizardira joango dira eta Haur Hezkuntza eta 1. mailako geletatik pasako dira haurren eskutitzak jasotzera.

Ez da bisita luzea izango, aurten ezin da, baina ikasle txikiek aukera izango dute Olentzero eta Mari Domingi ikusteko piska bat sikiera, eta horrela jakingo dute aurten ere Gabon Gauean haur guztiekin oroituko direla eta etxe guztietara iritsiko direla Urnietako haur guztiek opariak jaso ditzaten.