“NOTRE DAMEKO PLAZAN” ANTZEZLANA EGAPEXOU TALDEAREN ESKUTIK

Lehen Hezkuntzako 2. eta 4. mailako ikasleek familientzat emanaldiak ikastolako aterpean egin dituzte.

Ikasturtean zehar antzerkia landu dute 2. eta 4. mailako ikasleek, Joxemari Berasategiren ardurapean,  eta beste geletarako eta familientzat emanaldiak antolatu dituzte ikastolako parkean eta kanpoko aterpean.

Horretaz gain “Egapexou antzerki taldeak”, Joxemari Berasategiren zuzendaritzapean emanaldia antolatu du AEKko ikasleentzat.

Nahi duen ororentzat “Notre Dameko plazan” antzezlana eskainiko dute Etxeberri plazan ekainaren 13an, igandearekin, 12:00etan. Eguraldi txarrarekin emanaldia ikastolako frontoian izango da.