NEREA MENDIZABALEN HITZALDIA

“Oinarri sendoa duen haurtzaroaren alde” izenburupean, hitzaldia antolatu dugu Egape Ikastolak Etxeberri plazan duen HH 2 eraikinean.

Matrikulazio garaia iristear den honetan, abenduaren 18an Nerea Mendizabal psikopedagogoaren eskutik,  0-3 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzenduta, “Oinarri sendoa duen haurtzaroaren alde” hitzaldia antolatu genuen. 

Hitzaldi honetan, haurrek segurtasunez, konfiantzaz eta autoestimu osasuntsuarekin hazten laguntzen duten zutabe garrantzitsuenak aztertu zituen, prozesu honetan gurasoek eta zaintzaileek betetzen duten funtsezko papera azpimarratuz.

Ondorio gisa, haurtzaroaren oinarri sendo bat afektuan, emozioen balidazioan, erritmo indibidualen errespetuan eta emozioen kudeaketa orekatuan oinarritzen dela azaldu zuen. Haurtzaroa maitasunez, ulermenez eta muga egokiekin aberastea delako, haurrek konfiantzaz, erresilientziaz eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko gaitasunarekin haztea bermatzeko modurik onena.

Gustura entzun genituen Nerearen azalpenak bertaratu ginen guztiok.