MATRIKULAZIO EPEA ZABALIK URTARRILAREN 18TIK 29RA BITARTEAN

Aste honetan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak izena emateko epea ireki du datorren ikasturterako.

 

Gaur-gaurkoz matrikulazio kanpaina erritmo onean dabil Egape Ikastolan eta bertako zuzendaritzako kideok baikortasunez eta itxaropenez begiratzen diogu epealdi horri, datorren ikasturteko baliabideak eta antolaketa matrikulatutako ikasle kopuruaren arabera izaten baita.

Haur Hezkuntza (HH) eta Lehen Hezkuntzaren (LH) kasuan, familiek Lizardi kaleko eraikinaren idazkaritzan eman behar dute izena (ordutegia: 9.00-12.30 eta 14.30-16.30). Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) matrikulazioa, aldiz, Azkorte kaleko eraikineko idazkaritzan bideratu behar da (ordutegia: astelehena, asteartea eta osteguna: 9.00-16.30; asteazkena eta ostirala: 9.00-14.00). Epea urtarrilaren 29a arte egongo da irekita. 

 

OHAR GARRANTZITSUA:

Egape Ikastolako LH  6. mailako ikasleek ez duzue matrikulazio dokumentaziorik bete behar, zuzenean DBHn matrikulatuta geratzen baitzarete.

 

Matrikula berriak egiteko aurkeztu behar den dokumentazioa:

- Familia liburua.

- Gurasoen / tutore legalen N.A ren fotokopiak.

- Errolda agiria.

- Kontu korronte zenbakia.